Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den "Zine txiroa" izeneko ekimenarekin bat eginez eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dira hilean behin Errenteria/Oreretan.
Proiekzio hauekin batera dokumentalekin osatutako bideoteka dago. Nahi duenaren esku: interesa duten herriko elkarte nahiz norbanakoei eskaini nahi zaie haiek alokairu sinboliko baten truke ikusteko aukera.

Angel Amigo,eta Mikel Aramendirekin

"Deabru guztien urtea"
(Angel Amigo/Euskal Herria/2007)
(Euskara)

1976-ko uztailaren 23-an desagertu zen Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur", ETA pm-eko kidea. Oraindaino ez da gorpurik agertu, ezta ikerketarik egin ere.

Dokumental honek Pertur desagertu zen urtearen kontaketa egin eta hipotesi berri bat jarri du mahai gainean pasadizu iluna apur bat argitzeko. Honen arabera, zantzu asko daude Pertur Espainiko Poliziaren aginduz Italiako neofaxistek bahitu zutela pentsatzeko.