Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den "Zine txiroa" izeneko ekimenarekin bat eginez eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dira hilean behin Errenteria/Oreretan.
Proiekzio hauekin batera dokumentalekin osatutako bideoteka dago. Nahi duenaren esku: interesa duten herriko elkarte nahiz norbanakoei eskaini nahi zaie haiek alokairu sinboliko baten truke ikusteko aukera.

"Nabusimake, memorias de una independencia"

Zine Txiroa Oreretan
Apirilaren 15
abril
Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia Maria Izquierdo, Arhuakar indigenarekin (Kolombia)Proyeccion del documental y después charla con Maria Izquierdo, indigena Arhuaca (Colombia)
Arratsaldeko 19:30 etan / de la tarde
Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartea
"Nabusimake, memorias de una independencia"
Kolonbiako iparraldean bizi den Arhuakar Herriaren gorabeherak azaltzen ditu erreportaiak. Zehazkiago esanda, beraiek eskatu gabe, 1910. urte inguruan ezarri zitzaien kaputxinoen misioaz dihardu eta haiek bidali zituzten arteko istorioak eta irudiak eskaintzen ditu. Hamarkadetako deskulturizatze prozesua bizitu ondoren, modu ausart eta baketsuan beren lurraldetik egoztea lortu zuten 1982an. Arhuakarren lehen zinema-proiektua izan daitekeen honetan hainbat ahotsen bitartez eta kutsu pedagogikoarekin beren borroka eta bizi-gogoa ageri da edertasunez jasorik.
"Nabusimake, memorias de una independencia"
El documental muestra las contradicciones del pueblo Arhuaca que vive en el norte de Colombia. Más concretamente, sin que ellos lo pidan, las imagenes y la historia de arte que que ellos enviaron al poner la mision de los Capuchinos alrededor del año 1910. Despues de vivir el proceso de desculturalizacion durante decadas, de un modo atrevido y pacifico recuperaron su tierra en 1982. En este primer proyecto de cine Arhuakar se recogen con hermosura su lucha pedagogica y sus ganas de vivir mediante distintas voces.

No hay comentarios:

Publicar un comentario